1. |
Intzura
04:58
|
|||
|
intzura
ur eremu beltz eta lizuna
bihotzaren baitan
ihiak, zumeak, haltzak
aro, gizaldi ezezagunen oroiminaren
ur hiletan naiz mirailatzen
lehen istil geldi-geldi hau
itsaso zabala
marea, uhain, ekaitz
leku, gizalde ezezagunen herriminaren
ur zikinetan naiz ispilatzen
intzura hau da orain zeharkaezin zu gabe ondoan
Estigiaren honaindian eta zu jada bertze aldean
ene zain eni deika maitea
isiltasunaren dorrera
naute eramanen
sai aseezinek ene gorpua
ene hondarrak hezurtegira aurtikitzean
zureganaino joanen naiz hegan
|
||||
2. |
Gauenara
04:31
|
|||
|
gauenara
lantegien kea ez da doi-doia ageri
banan-banan dira hetsi
handi-mandien lehia bai eta planeta
ezin dira geldiarazi
kolpez erortzen dira
gauenararen odola sartu zaiela
biriketaraino, usteltzeraino
gure zuloetan gorderik, aztoraturik
Herio, inguruka zabiltza
bart-arratsean berriz nuen antzeman
zure hats hotzaren hotsa
lurrera etxe orratzak
ustezko harresiak lurrera
geroari so baina dena dago laino
lurretik zeruraino
nork ikus lezake oraino
gauenarak baino ?
|
||||
3. |
Mirambo
04:53
|
|||
|
Mirambo
ilargi betea izarren hegian
aztikeriaz hegalak luzean
hedatu nahi nituzke
munduari gainetik behatzeko lehian
ziztu bizian nindoake galaxiara
eki-sistema, zilo beltzen erdira
osoki dena ulertuz
zalu urrunduz esne bideari begira
goiti noraino? goiti noa
urperaturik itsas erdian nago
ezin higituz jausten hondoraino
ur azal haustezina
altxor galdu bat bezala hemen betiko
beheiti noraino? beheiti betiko? beheiti
anestesikoa sartu didate zainetan
loa heldu zait nekez ororen buruan
agian izar bat piztuko da zeruan
elektrizitateak, litio molekulek
itzali didatena buruan
utz nazazue bakean nire munduan
ilargi betea izarren hegian
aztikeriaz hegalak luzean
hedatu nahi nituzke
munduari gainetik behatzeko lehian
|
||||
4. |
Etzidamu
06:02
|
|||
|
etzidamu
uhaitza mendian jauzika haserretzen
negu ondoko ur hotzetan
izoztuko gira gu etzidamu
ihiztokarako bidean, paseatzen
urmaela bazterretan
maitemindu ginen gu herenegun
uharriak ur azalean jauzarazten
hareazko gazteluetan
bakartuko gira gu ezin ahaztuz
ta estali zen hasierako mira
noranahi gindoazen elkarri begira
pasioa urtu zen gesalean
gomutak itsasoko gatza dira azalean
haizeak hondartzan uhinak inarrosten
hondar-muinoko lorratzetan
bananduko gira gu begiak humi
ortzia adarren artetik antzematen
oihaneko xenderetan
elkartuko gira gu han hain segur
etzi, bihar ta egun
etzidamu
|
||||
5. |
||||
|
zure estoldetan
zure estoldetan hondarkinak denetan
zure estoldetara behar nauzu ereman
itzulerarik ez duen jaitsiera
behin zangoa finkatua dudala han
zure besoetan babesleku bat atxeman
zure estoldetan murgilduz ur uherretan
gau izerdien, beldur oihuen zergatia
hitzez azaldu ezin didazuna han
itzulerarik ez duen jaitsiera
behin zangoa finkatua dudala han
zure estoldetan
erraietan korapilatuak,
zokoetan kurubilkatuak
zure estoldetan
sekretu lizunak arratoinak dira
|
||||
6. |
Gain Hartan Ikus Arte
04:16
|
|||
|
gain hartan ikus arte
deus ez da benetakoa
ez guztiz segurua
ikusten duzuna ez da
errealitatea
zure pentsamenduak
airakorrak dira
zure proiektuak
ispilatzeen antzekoak
amets batean bizi zara
malko idorretan urtzen ari zara
gizaki idorra zara
ta desagertu nahian
joatera utziz bizitza
nola zauriari darion odola
eta bihar eta bihar
bihar ez da existitzen
amets batean bizi zara
zeharo zurea ez den istorio honetan
eta bihar eta bihar
bihar ez da existitzen
deus ez da benetakoa
ez guztiz segurua
|
||||
7. |
Su-alde
01:37
|
|||
8. |
Txinparta
05:03
|
|||
|
txinparta
txinparta bat udaminean
azpisasi batzuek su hartu
hasperen batek ufaturik
oihan osoa zen sukartu
ke karmin bat zabaldu zen hondamendian
auhenak airean
pleinuak denetan
itsas ta mendian
adaxka belztuen artean
haize epelak hautsa darama
euri xortek itzali dute
pinudian gertatu drama
itsasoaren orroa olatuetan
xoriek dakarte
hegan zuhaitzarte
desolatuetan
sute krudelaren lorratzak
xuriz jantzi dira neguan
oihan kiskalia lo dago
elur maluten soseguan
iduzkia atera da gora zeruan
zonbait hazi
omen dira hozi
basoko lurzoruan
|
||||
9. |
Alegia Deus Ez
03:55
|
|||
|
alegia deus ez
lurra hasperenez hasi da
ezkilak joka din-dan boleran
han-hemenka munduan zehar
bizitzak ahal bezala eusten
azken hegal ukaldi batean
arnas bat, taupada bat, alferrik
goiz berririk, biharamunik
izanen ote dugu oraindik
zerua amildu baino lehen
haizeak eraman zituen
hondarreko itxaropenak
hemen datzan munduan nagusitzen iluntasuna
ez soinurik jada ez oihurik
zarata guziak mututurik, eta
zerua amildu baino lehen
behintzat josta gaitezen
bozkario bakartietan, alegia deus ez
ezinbesteko gainbehera huntan
erabat eramanik
eguzkia itzaltzear dago
ezereza orain ta betiko
zerua amildu baino lehen
behintzat josta gaitezen
bozkario bakartietan, alegia deus ez
ezinbesteko gainbehera huntan
erabat eramanik
|
||||
If you like IXABE, you may also like: